XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ETXE ISLAMIARRA.

Barnera bilduriko egoitza da; kanpo aldera irekigune gutxi dituena eta aisiarako nahiz barne-bizitzarako familiak duen espazioa.

Horrelakoa da islamiar etxe tradizionala, baina klima, tradizio eta abarren eraginez barianteak ere badira.

Dekorazioak garrantzi handia du islamiar artean.

Guztiz kolore eta marrazki bikaineko zeramikak arkitektura beste inon ez bezala edertzen du.

Alfonbrak ehuteko teknika asko garatu zuten.

Bizimodu nomadako premia eta baliabideetatik sortu zen produktu hau eta dendetan bizi zirenen altzariak ziren.

Komunitate sedentarioetan ordea, beste zeregin batzuk ere bazituen: leku sakratuak estali, printze eta merkatarien ondasunak erakustea,...

Zurak, metalak, adreiluak eta igeltsoa, dena dekoratzen zuten, baina behin ere ez neurriz gain; materialarekin eta formarekin perfekzioz konbinatzen bait da.

IDAZKERA ETA ZIENTZIAK

Kultura musulmanaren orijinaltasuna zeratan datza: meneraturiko herri desberdinen kultura nola bereganatzen duten moduan.